representacion deportistas golf hipica agencia

Career

Olympia Road-en helburu nagusia gure kirolariei laguntza eta aholkularitza ematea da, beren talentua garatzeko funtsezkoak diren arloetan. Kirolari bakoitza bere buruaren ahalik eta bertsio onena izan dadin lortzeko, lantalde bikaina osatu dugu langile eta laguntzaileekin, eta bakoitzaren beharretara egokitutako programa pertsonalizatua diseinatu eta aplikatzen dute.

“Ospea zoriontsu izatea da. Ospea ez da han edo hemen irabaztea. Ospea zera da, jardunez gozatzea, egunero gozatzea, gogor lan eginez gozatzea, lehen baino jokalari hobea izateko ahalegina eginez”

Rafael Nadal,
tenis-jokalari profesionala.

Kirol-marketina & babesletza

Kirolaren arloko aholkularitza integraleko zerbitzuak eskaintzen espezialistak gara, bai kirolariei, bai marka, sustatzaile, inbertitzaile eta erakundeei. Babesletzako akordioen estrategia, ezarpena eta optimizazioa, edukien eta social mediaren estrategia, komunitateak sortzea, online / offline kanpainak eta produktuaren merkaturatzea.

“Banaka hartuta, tanta bat gara. Elkarrekin, ozeano bat gara”

Ryunosuke Satoro
idazle japoniarra.

marketing deportivo agencia

Harreman Publikoak

Kirolari bakoitzarekin batera lan egitea oso garrantzitsua dela sinesten dugu irmoki, pertsona hori berezi egiten duten berezko balioak ahalik eta gehien indartzeko, eta berezitasun horregatik nabarmentzeko gaitasunarekin. Marka pertsonaleko estrategia bateratua lantzen dugu, posizionamenduan, nortasunean eta identitatean oinarrituta. Social mediako planak sortzen ditugu, sare sozialei buruzko aholkuak ematen ditugu, eduki digitala sortzen dugu eta komunikabideekin lotutako premia guztiei buruzko aholkuak ere ematen ditugu. Helburua: kirolariak beren jarraitzaileekin eta markekin zintzoki konektatzea.

“Nor bere buruarekiko leial izatea da besteekiko leial izatera iristeko modu bakarra”

Vicente Aleixandre,
poeta.

Digital & Social Media

Sare sozialak sortu, diseinatu, prestatu, garatu eta kudeatzea. Sormenezko eduki digitala sortzea biziki maite dugu, berrikuntzak eginez etengabe eta formula berriak planteatzen beti. Kasu bakoitza bereziki aztertzen dugu. Lehenik, kirolariarekin elkarren ondoan lan egiten dugu, medio guztietan abiapuntuko posizioa zein duen egiaztatzeko, zer lortu nahi duen jakiteko eta, noski, etorkizunean non eta nola egon nahiko lukeen jakinda. Kasu bakoitza kirolariaren arabera lantzen dugu, kirol-diziplina, herrialde bakoitzean duen eragina, babesleen presentzia etab. aintzat hartuta, betiere kirolari horrek bere buruaren irudi onena eta zintzoena eskaini ahal izan dezan.

“Tweet, blog eta mezu elektroniko bakoitzaren atzean gizaki bat dago. Gogoan izan”

Chris Brogan,
marketin aditua