clinic golf organizacion

Clinic

Clinic bat golfeko ikastaro intentsibo bat da, profesionalek egiten dutena, eta ikastaroaren helburua golfaren arloko ezagutzak –oinarrizkoak nahiz aurreratuak– aditzera ematea da, modu dibertigarri, dinamiko eta hezigarrian. Mota guztietako jokalariei zuzenduta dago; golfaren oinarrizko arauak ezagutzen hasiko gara, jokalarien swing-a aztertuko dugu, baita ikasle bakoitzaren aukerak zeintzuk diren ere, eta lan-taldeak egingo dira (7/10 ikasle profesional bakoitzeko); hartara, talde bakoitzari bere mailaren araberako jarduerak eskainiko dizkiogu. Aukera bikaina zure bezeroekin edo zure lankideekin egiteko, teambuilding moduan.

“Zenbat eta gehiago jardun, orduan eta zorte hobea dut”

Gary Player,
historiako golf-jokalari onenetako bat

ProAm

Golfaren arloko esperientzia esklusiboenetako bat da; izan ere, Proam-etan, amateurrek profesionalekin batera joka baitezakete. Formatu desberdina da, oso dibertigarria, eta jendeari asko gustatzen zaio, gainera, izan ere normalean zaila izaten baita profesional bat jokatzen gertutik ikustea, eta are zailagoa harekin batera jokatzea, talde berean. Jokalari handien zerrenda luzea dugu, eta zuekin jokatzeko irrikaz daude! Gainera, jokalari horietako askorekin tratu esklusiboa egina dugu, astean zehar 18 edo 9 zuloko txandak jokatzeko haiekin batera.

“Ametsak ez dira betetzeko. Bizitzeko baizik”

Herman Zapp,
idazlea

proam evento golf agencia organizacion olympia road

Golf & Gastronomia

Gure pasio bizienetako bi batzeko, hau da, golfa eta gastronomia batzeko beste modu bat. Bidaiak edo planak antolatzen ditugu golfa mota guztietako esperientzia eta jarduera gastronomikoekin uztartuta. Imajina ezazu golf-zelai esklusibo batean jokatzeko aukera duzula, eta gero Michelin izardun jatetxe batean bazkaldu, edo bodega bateko mahastien artean, show cooking bat… edo, besterik gabe, zure kideekin pintxoak jan, jokaldiei buruz hizketan. Gurekin bizi izandako esperientzia bakoitza paregabea, pertsonalizatua eta erabat antolatua izango da; zure lan bakarra gozatzea izango da.

“Ez ditugu egunak gogoratzen, uneak gogoratzen ditugu”

Cesare Pavese,
idazlea

Golfa & Lagunak

Zure “Ryder” pertsonalizatua oso-osorik diseinatu, sortu eta gauzatzen dugu, zuk egin beharko duzun gauza bakarra golfean jokatu eta disfrutatzea izan dadin, lagunekin, senitartekoekin edo, zergatik ez, ezkondu aurreko agur-afari baterako edo ezkontza-aurreko ekitaldi baterako. Taldekako golf-txapelketa hoberena antolatuko dizugu. Goi-mailako Ryder bat jokatu nahi baduzu, jarraipen profesionalizatua eginda, eta ezertaz kezkatu behar izan gabe, Olympia Road-ekin lortuko duzu. Gu arduratuko gara zelaiaren erreserba egiteaz, merchandising-az (poloak, pilotak, txapelak…), scoring-az, sariaz edo plan original hau oroitzapen ahaztezin bihurtzeko behar izan dezakezuen guztiaz.

“Ez ibili lagunen bila orduak nolabait betetzeko, baizik eta bilatu itzazu bizitzea merezi duten orduak bizitzeko”

Yibrán Jalil Yibrán,
pintorea, poeta eta eleberrigilea

evento golf campeonato privado organizacion empresa