Olympia Road Tour

Golf amateurreko txapelketa baten kontzeptu berria; aurten hirugarren edizioa izango da eta, sei egoitzetako bakoitzean, profesional batek izaten dituen sentsazio berdinak bizitzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Olympia Road Tour txapelketaren helburu nagusia zera da, kirol honen zaleei, gu geu ere zale garen aldetik, hobetzeko eta klub onenetan praktikatzen jarraitzeko aukera ematea, baldintza hoberenetan eta etengabe erronkak gaindituz, betiere hobetze bidean aurrera egiteko modu original eta desberdin batean.

“Berrikuntza da liderra besteengandik bereizten duena”

Steve Jobs,
Apple enpresaren sortzailea

Olympia Road Golf Camps

Golfeko errendimendu handiko kanpaldi baten kontzeptu original eta berritzailea, lehiaketa izanik ardatz; helburu nagusia jokalari bakoitzari alderdi guztietan hobetzen laguntzea da, hau da, alderdi fisikoan, teknikoan, mentalean eta estrategikoan. 8-16 urteko haur eta gazteei zuzenduta dago; maila guztietako haur eta gazteak izan daitezke, betiere handicap nazionala badute. Golfa % 100. 14 egunetan, eta arlo bakoitzean ezagunak diren profesionalen laguntzari esker, golf-jokalari hobeak izango dira.

“Onena zarela uste baduzu, orduan ezin duzu hobetu. Onena izan nahi baduzu, beti hobetu behar duzu”

Valentino Rossi,
Moto GPko pilotua

campamento golf niños olympia road

Kirol-ekitaldiak

Esperientzia handia dugu kirol-ekitaldien produkzio osoan, profesional nahiz amateurrentzat, baita marka komertzialetarako aktibazio-ekitaldiak antolatzen ere. Eskarmentu handia dugu mota eta tamaina guztietako ekitaldien antolaketan, kudeaketan eta produkzio integralean. Gakoak originaltasuna, sormena eta plangintza dira: ekitaldi bakoitzari neurrira egindako trajea diseinatzeko balio duten hiru alderdi. Ez diogu bat-batekotasunari tokirik uzten, eta xehetasun txikiena ere zehatz-mehatz zaintzen dugu; hori da maila guztietan arrakasta lortzeko bermea.

“Once something is a passion, the motivation is there”

Michael Schumacher,
automobilismoko pilotu ohia

Hitzaldiak

Hitzen boterean sinesten dugu, hitzen bitartez transmititzen dugunaren garrantziaren sinestun gara. Hitzaldiak, solasaldiak eta prestakuntza-ikastaroak emateko zerbitzuak ditugu. Zure erakundea osatzen duten departamentuek bat egitea izango da gure lehentasuna, zure enpresaren paradigma berria eta kultura-aldaketa berria lantzeko. Besteak beste, motibazioaren, lidergoaren, talde-lanaren edo balioen kulturaren gaia landu nahi duzu? Kirolaren arloko komunikatzaile handi ugari ditugu, eta haien bizi-esperientziak aho zabalik utziko zaitu.

““Mundua historiez egina dago, ez atomoz””

Muriel Rukeyser,
poeta

“Mundua historiez egina dago, ez atomoz”

Muriel Rukeyser,
poeta